MONDRAGONLINGUAREN PROTOKOLOA GELAKO DIZIPLINA-GABEZIAK KUDEATZEKO
Falta arinak dira:
• Justifikatu gabe berandu iristea behin eta berriro (lau aldiz jarraian).
Bigarren aldiz berandu iristen denean jarraian ez izan arren, irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute.
• Klasera materialik gabe joatea behin eta berriro (lau aldiz jarraian).
Bigarren aldiz gertatzen denean jarraian ez izan arren, irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute.
• Etxeko lanik ez egitea behin eta berriro (lau aldiz jarraian).
Bigarren aldiz gertatzen denean jarraian ez izan arren, irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute.
• Justifikatu gabeko ez etortzea (lau aldiz jarraian).
Irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez, justifikatu gabe klasera etorri gabe geratzen den bakoitzean. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute..
• Saioen ohiko garapena galarazten duen motibazio-gabezia.
Zer egin:
• Irakasleak arduradunari emango dio horren berri.
• Falta baloratu eta familiarekin bildu beharra ote dagoen ikusiko da.
• LEHENENGO OHARRA: Irakasleak ohartarazpena bidaliko du LinguaCampus bidez.
• BIGARREN OHARRA: Irakasleak/koordinatzaileak (proiektuaren koordinatzaileak baloratu behar) gurasoei deituko die, faltaren berri emango die, idatziz bidaliko zaie jakinarazpena eta familiarekin bilduko da.
• HIRUGARREN OHARRA: Koordinatzaileak gurasoei deituko die eta faltaren berri eman. Idatziz bidaliko zaie jakinarazpena eta familiarekin eta haurrarekin bilduko da. Konpromiso bat adostuko da.
Falta larriak dira:
• Baliabide materialak nahita apurtzea.
• Gelakideei errespeturik ez izatea (irainak, borrokak...).
• Irakasleari errespeturik ez izatea (irainak, kasurik ez egin nahita eta ondorioz taldea kaltetu...).
Hiru horiek falta oso larriak dira, ondorioz, irakasleak ahalik eta lasterren hitz egingo du arduradunarekin eta ezin balitz, Zentroko zuzendariarekin.
Arduradunak edo zuzendariak ikaslearekin eta gurasoekin hitz egingo dute gertatuari buruz. Falta hori ikaslearen LinguaCampuseko fitxan erregistratuko da, eta informazio hau jasoko da: data eta faltaren azalpena. Une horretan bertan emango da MondragonLinguako protokoloaren berri.
• Errespeturik ez denek erabiltzen dituzten guneetan (pasilloetan, komunetan, harreran...).
Zer egin:
• Irakasleak arduradunari emango dio horren berri.
• Falta baloratuko da.
• LEHENENGO OHARRA: Irakasleak-arduradunak gurasoei hots egingo die, faltaren berri eman eta jakinarazpena bidaliko da idatziz. Familiarekin eta haurrarekin bilera egingo da. Ikaslearen fitxan erregistratuko da falta (data eta gertatuaren azalpen zehatza). Protokoloaz informatuko da eta falta errepikatuz gero egon daitezkeen ondorioez ere bai.
• BIGARREN OHARRA: Koordinatzaileak-arduradunak gurasoei hots egingo die, faltaren berri eman eta jakinarazpena bidaliko da idatziz. Familiarekin eta haurrarekin bilera egingo da berriro. Emango diren urratsen berri emango zaie.
• Txostena egingo da kudeaketa-batzordearentzat eta balizko zigorraren berri emango da: behin-behineko edo behin betiko kaleratzea.